• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
La Casa Llena

La Casa Llena

  • EUS
  • ES
  • EN
  • Proiektuak
  • Una habitación propia
  • Elkarrekin sortzen
  • Nazioarteko egoitza artistikoa
  • Home
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua

Gu

Lan-eremu intimo, hurbil eta feminista bat da, 2022tik sorkuntzari laguntzeko ekimenak hartzen dituena eta talentu berrien sorrera eta euskarazko sorkuntza zinematografikoa sustatzen dituena.

Etxe Betea programan elkarrizketa eta ideien eta ezagutzaren transmisioa ezartzen dira sormena sustatzeko tresna gisa, trebetasun eta talentu kolektiboetatik abiatuta.

Etxe Betea proiektuaren atzean Garazi Elorza zuzendari exekutiboa eta Nerea Sciarra sorkuntzagunearen jardueren eta kudeaketaren koordinatzailea daude.

Nerea Sciarra

Nerea Sciarra

Garazi Elorza

Garazi Elorza

Lankidetzak eta babesak


Gaur egun, Basque Know How Fundazioa (BKHF) da proiektuaren buru. 2007an eratua, euskal erakunde publiko zein pribatuen jardunbide egokiak, egiten jakitea, esperientzia positiboak eta prozedura arrakastatsuak sustatzeko, gauzatzeko, laguntzeko eta finantzatzeko lan egiten du, jardun-eremu guztietan (kultura, kirola, enpresa, hezkuntza eta osasuna), genero-ikuspegia txertatuz eta proiektu berritzaileak babestuz.

2022an, Etxe Betea gunea Gariza Films ekoiztetxe independente eta feministak bultzatu zuen. Lara Izagirre Garizurieta zinemagileak sortu zuen, eta nazioarteko euskal filmak ekoizteko helburuarekin lan egiten du. Bere 5 deialdi arrakastatsuen ondoren, 2025etik aurrera, Garizak irabazi-asmorik gabeko jarduera hori BKHF fundaziora kanporatzea erabaki zuen, eta horrekin elkarlanean jarraitzea Etxe Betea jarduera garatzeko. Horrela sortu zen Gariza Films eta Basque Know How Fundazioaren arteko aliantza.

Gainera, Etxe Betea proiektuak BBK eta Eusko Jaurlaritza bezalako euskal erakundeen laguntza du, eta Thessalonikiko Nazioarteko Jaialdiarekin elkartruke proiektuetan laguntzen du.


Nazioarteko egoitza

Una habitación propia

Alameda Rekalde 34, 48009, Bilbao
@_etxebetea_
lacasallena.bilbao@gmail.com
Aviso legal