Proiektuak
Elkarrekin sortzen

Bi taldetan banatutako euskal zinemagileen lantaldea da, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz.
Aurreko edizioetan honako zinemagile hauek parte hartu dute: Naiara Carmona, Lara Izagirre, Mikele Landa, Tamara Lucarini, Nerea Sciarra, Tessa Andonegi, Ainhoa Aierbe, Naia Arantzamendi, Itxaso Díaz, Maitane Carballo, Itziar Lamarka, Sara Martorana, Lucía Montero, Aizpea de Atxa, Estibaliz Maguregi, Estibaliz Curiel, María Monreal, Mònica Cambra, Soledad Santelices, Yolanda García, Sonia Estévez, Jone Arriola, Carmen Echeverria, Saioa Miguel, Itsaso Pol, Alazne Astorga, Adriana Laespada, Noelia Chañe, Ana Serna eta Zaira Zanguitu.
Lantaldeak honako hau eskaintzen du:
- Hileroko topaketak Etxe Betean euskal emakume zinemagileekin, urtarriletik ekainera. Topaketa horietan, sortzaile bakoitzak bere ikus-entzunezko proiektua partekatu ahal izango du, eta guztien artean piezarako proposamenak eta hobekuntzak landuko dira.
- Proiektuen pitching saioa euskal ikus-entzunezko industriari.

































