Naia Elkarrekin Sortzen euskararen iazko edizioko kide izan zen, eta bertan “Koaxi” proiektua garatzen aritu zen. Gaur Etxe Betean logelatxo bat du bere historia garatzen jarraitzeko. Naia Arantzamendi Larrañaga (Ondarroa, 1994) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Milango Sacro Cuore Unibertsitatean. Ondoren, zinemarako, telebistarako eta antzerkirako gidoigintzan masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta ekoizpen-ikasketetan espezializatu zen. “Sutan” proiektuarekin I. Zinema Gidoi Lehiaketa irabazi ondoren, bere lehen film laburra zuzendu zuen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak eleberri laburrak sortzeko emandako laguntzari esker, ‘Egurra’ eleberria idatzi zuen. Beti uztartu ditu zinema eta literatura kazetaritzarekin. Iaz, Elkarrekin Sortzen programan Koaxi film luzuea proiektua eta Talentua Gunean Music Library saria irabazi ondoren, gaur garatuko du proiektua Etxe Beteako Una Habitación Propia egoitza artistikoan.