Ainhoa Aierbe
1974. urtean jaioa. Txikitatik antzeztearekin obsesionatua. Donostiako Orfeoiak du kantu eskolan hasitako lehen urratsak. Gero Madrilera doa RESAD eskolan formazioa jasotzera baina laster heltzen da ETB-ko Goenkale telesailean parte hartzeko aukera. Ordundik antzerkian, telebistan nahiz zinema munduan aritu da lanean. Interpretazio eskolak ematen ditu, Goazen telesailan aktore zuzendari aritzeko deitzen duten arte eta lan horretan hainbat urtez aritzen da proiektu ezberdinetan. Besteen proiektuetan lan egiten arituta bere istorioak kontatzeko gogoa piztu zaio, eta 2 film luzetarako gidoiak idazten ditu. Horietako batek, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen gidoiaren garapenerako diru laguntza, lortzen du Tessa Adonegirekin batera.