• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
La Casa Llena

La Casa Llena

  • EUS
  • ES
  • EN
  • Proiektuak
  • Gela bat norberarena
  • Elkarrekin sortzen
  • A shelter of one’s own
  • Two week international residency
  • Home
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua

Alazne Astorga

Elkarrekin Sortzen

Alazne Astorga aktorea eta sortzailea da. Bere ikasketen artean nabarmentzen dira: kameraren aurreko interpretazioan Masterra Bizie eskolan, Urko Olazabalekin; interpretazio mintegiak Andrés Lima eta Manuel Morónekin Corazza eskolan; Oriol Plarekin La Abadian; Alessandra Garciarekin Oliteko jaialdian; ADEL (Euskal arte dramatikoaren laborategia); eta Meisner teknika Javier Galitó-Cava eta Neus Suñerekin, besteak beste.

Guzti hori ikus-entzunezko eta antzerki munduko lanekin uztartu du, nabarmentzekoa BAT laburmetraia, Ane Berriotxoa zinemagileak zuzendurikoa eta Cannes jaialdiko katalogo batean hautatua. UXINA, Lucía Ezkerrek zuzendurikoa, zeinarekin Ledesmako nazioarteko zinema jaialdiko aktore onenaren sarirako izendatua izan den, edo gaur egun ATX teatroa konpainiarekin lantzen ari den MARMARRA antzezlana.

Gaur egun bere lehen film luzea garatzen ari da, “YOLANDA”, benetako gertakarietan inspiratua. Yolanda González Fuerza Nueva taldeko bi kidek hil zuten 1980ko otsailaren 1ean.

Vuelve al inicio de ETXE BETEA

Alameda Rekalde 34, 48009, Bilbao
@_etxebetea_
lacasallena.bilbao@gmail.com
Aviso legal