
Ana Serna
Ana Serna Reinares (Bilbo, 1988) ekoizlea, gidoilaria eta zuzendaria da. Publizitate eta zinema munduan murgildu zen, ekoizpen eta zuzendaritza arloan espezializatuz, besteak beste Morituri, Basque Films, MOD, Kowalski, Pokeepsie eta Irusoin bezalako ekoiztetxeetan. Azken urteetan, lokalizazioen diseinuan aritu da, hala nola Alauda Ruíz de Azúa (Querer, Los Domingos) eta Icíar Bollaín (Soy Nevenka) zuzendariekin.
Zinema eta publizitate ekoizpenarekin batera, ekintzailetzaren bidea hartu zuen: 2012an Histeria Kolektiboa kultura-ekoiztetxea sortu zuen, eta 2015ean Al Borde Films. Ekoiztetxe honetan dokumentalen idazketa eta zuzendaritzan parte hartu du, hala nola Norte Salvaje, Lanbroa, Fabricando mujeres, El aleteo de la mariposa edo Solo son peces, azken hau Goya sarietarako izendatua eta Espainiako zinemaren Sari Nagusia irabazlea 2020an, Zinebiko jaialdian.