
Bego Merino
Elgoibar, 1983. Ikus-entzunezkoen munduan eman zituen lehen pausoak unibertsitatean izan ziren. Handik aurrera, sormenari loturiko hainbat tresna eta lengoaia ikertzen jarraitu du.
Bere ikasketak diseinu grafikotik hasi eta antzerki-eszenografiaraino zabaltzen dira, eta beste hainbeste esan daiteke lan-eskarmentuari dagokionean ere: publizitate agentzietan, komunikazio-alorrean eta hezkuntzan lan egin izan du gehienbat, ikus-entzunezkoen sektorean esperientzia laburra ere baduelarik. Gaur egun “Hutsa” bere lehenengo film laburra garatzen ari da Elkarrekin Sortzen proiektuaren laugarren edizioan