Estibaliz Maguregi
Estibaliz Maguregi (Bermeo, 1994) argazkigintza eta bideoarekin sosalean aritu izan da beti ikuspegi sortzaile batetik.
Arte Ederrak ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) ondoren, Arte Garaikidea, irudia eta soinua suspertzen dituen masterra burutu zuen unibertsitate berean.
Masterretik aterata, izaera artistikoagoa duten proiektuetara bideratuago egon da. UPV-EHUko beka lortu zuen Renon, NVn (AEB) egonaldi artistiko bat egiteko. 2019an, Ertibilen aukeratua izan zen euskal artista bezala Atardecer Fallido izeneko ikus-entzunezko piezarekin.
2020-2022 urteen artean Con Ciencia y Arte elkartearekin, Latsariak (Lavanderas) dokumentala sortu zuen. Geroztik aurrera, erdimetraia hainbat herrialdetara zabaldu izan da eta zenbait festibaletan egon da. 2022an proiektuak, euskarazko film onenaren saria jaso zuen zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian.
Gaur egun, argazkigintza eta bideosorkuntza lanak egiten jarraitzen du, proiektu artistiko pertsonalekin konpaginatuz.