Itxaso Diaz
Gallarta, Bizkaia, 1974. Arte Ederretan lizentziatua eta Arte eta Teknologian doktoratua, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako Falkultatean. Itsaso Diaz zuzendaria, dokumentalista eta ikus entzunezko komisarioa da, istorioen diseinuean, narratiban eta ikus-entzunezko alfabetizazioan espezializatua. Bere azken dokumentalak generoan, zahartzaroan eta dibertsitate funtzionalean oinarrituta daude. 2004tik, kultura-kudeaketan lan egiten du, ikus-entzumenezko erakusketetan komisariotzako lanak egiten. Gaur egun, Langileen Ikus-entzunezko Jaialdia (LAN) zuzentzen eta koordinatzen du.