Lara Izagirre
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua UPV/EHUn 2007an. Gradua amaitu ondoren zine zuzendaritzan espezializatu zen NYFAn 1-Year Filmmaking Program ikastaroa eginez. Euskal Herrira itzuli zenean, Gariza Films ekoiztetxea sortu zuen 2010ean. 2010 eta 2014 artean bost film labur idatzi eta zuzendu zituen: Bicycle Poem (2010), Kea (2012), Next Stop: Greenland (2012), Sormenaren Bide Ezkutuak (2013) eta Larroxa (2013). 2
015ean, Un otoño sin Berlín opera prima Donostia Zinemaldian estreinatu zen. Hurrengo urtean, Irene Escolar aktore protagonistak Goya saria jaso zuen, eta urteko emakumezko aktore berri onena bihurtu zen. Bere bigarren film luzea, Nora, 2020an estreinatu zen Donostia Zinemaldian. Azken urteotan, Lara Izagirrek emakumeek gidatutako hainbat proiektu ekoitzi ditu, hala nola Marina Palacioren Ya no duermo (2020), Estibaliz Urresolaren Polvo Somos (2020) eta Semaine de la Critique-n estreinatutako Estibaliz Urresolaren Cuerdas (2022). Ekoiztu duen azken film luzea Estibaliz Urresolaren opera prima da, 20.000 erle-espezie, Berlinalen estreinatu dena eta Sofia Oterok Interpretazio Onenaren Zilarrezko Hartza jaso duena.