Lucía Montero Sánchez
Lucía Montero Sánchez de las Matas (Salamanca, 1988) Donostian bizi den artista eta zinemagilea da. Arte bisualetan ikasketak egin ondoren, Londresera joan zen Nomad Projectuarekin lan egitera. Esperientzia handia lortu zuen site-specifc instalazioetan eta lankidetza-proiektuetan lan egiteko aukera izan zuen. 2020an Elías Querejeta Zine Eskolan zinema-sorkuntzako graduondoan espezializatu zen eta Peter proiektua garatzen hasi zen. 2022an, AUKERA mentoria-programan eta HEMENDIK#2 (Baiona), garapen-laborategietan parte hartu zuen. Era berean, Archiveras del Humo taldeko kidea da, lana memoria kritiko bat aktibatzeko.