• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
La Casa Llena

La Casa Llena

  • EUS
  • ES
  • EN
  • Proiektuak
  • Gela bat norberarena
  • Elkarrekin sortzen
  • A shelter of one’s own
  • Two week international residency
  • Home
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua

Natalia Grande 

Una habitación propia

Natalia Grande argazki-zuzendaria eta zinemagilea da. Zinematografian graduatu zen ECAMen, Peruko Kultura Ministerioak emandako beka bati esker. Madrilen jaio zen 1989an, baina sei urte zituenetik Cuscon (Peru) hazi zen. Liman hasi zuen bere ibilbidea zineman, kamera laguntzaile eta fokista gisa. Bere ibilbidean zehar 22 filmetan lan egin du eta hainbat film laburretan eta bi film luzetan argazki-zuzendaritza gidatu du. Horietako batek Peruko Lima Alternativa Zinema Jaialdian Film Onenaren saria jaso zuen.

Zineman egindako lanaz haratago, AMA erakundearen sortzaileetako bat da. Ikus-entzunezko sektorean genero-berdintasuna sustatzen duen erakundea da, eta Peruko zinema-industriaren barruan #MeToo mugimenduaren sorreran berebiziko garrantzia izan zuen. Gaur egun Espainian bizi da, eta denbora batez CIMAko LGTBIQ+ lantaldea ordezkatu zuen, Espainiako Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Hedabideen Elkartea. Gaur egun, bere lehen film luzea garatzen ari da zuzendari gisa, eta dagoeneko AG DOK program, futurDOK mentoretza programarako hautatua izan da DOK Leipzig jaialdiaren esparruan, baita DOC.LAB Coimbra 2025, non proiektu onenaren irabazlea izan zen, eta baita ZG PRO 2025, non Industry saria lortu zuen.

Vuelve al inicio de ETXE BETEA

Alameda Rekalde 34, 48009, Bilbao
@_etxebetea_
lacasallena.bilbao@gmail.com
Aviso legal