Sonia Estévez
Sonia Estévez zuzendari, ekoizle, model maker eta stop motion animatzailea da. Tik Tak Animation ekoiztetxe independentearen bazkide sortzaile eta administratzailea da, stop motion animazioan espezializatutako gizarte-ekimeneko kooperatiba.
Profesionalki hiru film labur zuzendu ditu: “Txotxongiloa”, “Malkoak” eta “Plazer bat”, eta animazio teknika honetan hainbat publizitate iragarki.
Gaur egun, MIA (Mujeres en la industria de la Animación), CIMA (Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales) eta Hemen elkarteetako kide aktiboa da. (Euskadiko ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeen elkartea.
Stop motion animazioan trebatu da Bartzelonan, 9zeros animazio-eskolan eta Cifo de Hospitaleten, ekoizpen exekutiboan Media Training aholkularitzan eta Stop Motion I eta II ikastaroa egin du Aardman Academyn. Arte Digitaleko eta Ikus-entzunezko Proiektuetako ikastaroak egin zituen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan.
CIMA Mentoring 1to1 (2023-24) programan hautatu zuten, animazio-zuzendaritzako espezialitatean. Basogintza eta Ingurumen Kimika ikasi zituen, eta, beraz, ikus-entzunezko produkzioa eta iraunkortasuna uztartzen ditu. Stop motion animazioa gizarte-arazoak ikusarazteko bitarteko gisa erabiltzen du. Adin guztientzako animazio ikastaro eta tailerrak ematen ditu. 2024ko Goya sarietarako izendatu dute, “Txotxongiloa” bere lehen film labur profesionalagatik.