Tessa Andonegui Santamaría
Estatu Batuetan arte eszenikoetan lehen urratsak eman eta gero, Donostiako Antzerki eskola ofizialean ikasi zuen. Bederen 1 taldearekin izan zuen bere lehen lan esperientzia profesionala, 1991tik antzerkian eta telebistan jardun da, aurkezle eta aktore lanetan eta fikziozko hainbat telesailetan. Bergarako idazle eskolan egon ondoren, gidoigintza, sormen eszenikoan eta irratigintza aritu da. Gaur egun, EITB1-eko Irabazi arte telesailean aktore gisa lan egiten du, besteak beste.